Loading...
2023ko azaroak 8 eta 9 Donostia - San Sebastián

Hasiera / Programa / AgeTech iraultza – ZER, ZERGATIK eta NOIZ
(une teknologia trinkoko gaurko eta etorkizuneko teknologiak)

Asteazkena 8, azaroa

15:00 PM Ganbara aretoa

AgeTech iraultza – ZER, ZERGATIK eta NOIZ
(une teknologia trinkoko gaurko eta etorkizuneko teknologiak)

Hitzaldiari buruz


Inoiz pentsatu al duzu nolakoa izango den zure bizitza zahartu ahala eta zein teknologia izango dituzun eskura une bakoitzean? The AgeTech Revolution liburuan, Keren Etkin-ek teknologiaren eta zahartzearen arteko elkargunea gaur egun nola ikusten den azaltzen du. Hitzaldian, Keren-ek zehartzearen arloan gaur egun aplikatzen ari diren teknologiak (AgeTech) azalduko ditu eta argudioekin adieraziko du teknologia horiek zergatik diren hain beharrezkoak eta hain garrantzitsuak gaur egun. Bizitza errealeko egoeretan irtenbide teknologikoak eskaintzen dituzten zenbait adibide erakutsiko ditu, zahartzearen erronkei nola heldu azalduko du eta AgeTech teknologia hemendik 5, 10 edo 20 urtera nolakoa izan daitekeen iragarriko du.

Hizlariari buruz


Keren Etkin

Gerontologoa eta "The AgeTech Revolution" liburuaren egilea, TheGerontechnologist.com-en sortzailea, Israel

Bio


Keren Etkin gerontologoa da eta The AgeTech Revolution liburua idatzi du, teknologiaren eta zahartzearen arteko elkarguneari buruzko liburua. Keren-ek bi plataforma sortu ditu: TheGerontechnologist.com eta The AgeTech Academy. Lehena AgeTech ekosistema globala barne hartzen duen baliabide plataforma bat da, eta, bigarrena zainketen arloko enpresaburuei eta profesionalei zuzendutako prestakuntza-plataforma da, zahartzeko teknologiaren esparrukoa.

Israelgo Shenkar unibertsitateko AgeLabIl zentroaren sortzaile eta zuzendaria ere bada (AgeTech esparruko diziplinarteko ikerketa eta garapenerako zentro bat da).

Zahartzearen arloan eraginik handieneko pertsona izendatua, Keren arrakasta handiko hizlaria da eta aholku ematen die startupei, Silver Ekonomian espezializaturiko inbertitzaileei, hornitzaileei eta adinekoen ongizatea hobetzeko berrikuntzen arloan lan egiten duten erakundeei. Lehenago, Intuition Robotics-erako lan egin zuen, ElliQ-ren fabrikatzailearentzat alegia (ElliQ adinekoekin eta adinekoentzat diseinatutako robot sozial aitzindari bat da).

Gainera, Sensi.ai-ren sortzaileetako bat eta presidenteordea izandakoa da (Sensi.ai, adinekoen zainketak monitorizatzeko adimen artifizialeko lehen irtenbidea garatu zuen startup horietako bat da). Gerontologia Masterra eta Bizitzaren Zientzietako Lizentziatura ditu, Ben-Gurion Unibertsitatean lortuak.

20 Hitzaldi

40 Tailer

Adinberri Silver Forum-en
zure zain egongo gara

Eman izena!